Filosofiaren Historia
Areté bilduma · USaPerako prestakuntza · 2. Batxilergoa
Hau USaPerako prestakuntza-koadernoaren web-edizioa da, Filosofiaren Historiarena, Areté bildumako 2. Batxilergokoa. Paperezkoa liburu bera da, testu berarekin.
Hasi sarreratik: koaderno hau zer den azaltzen du, ikasturteko zein unetan irekitzen duzun kontuan hartuta nola erabili, eta eskuliburuarekin zer harreman duen, testu osoan zehar ikusiko dituzun «§NN» deiek hara igortzen baitute. Hemen estekak dira, eta dagokion atalera zuzenean eramaten zaituzte.
Ebatzitako lau azterketak hemen daude. Paperezko liburuarekiko alde bakarra da, eta zure alde jokatzen du: paperean 2026ko bi deialdi errealak doaz, arrunta eta ezohikoa, hogeita lau erantzun iruzkinduk ez baitute lekurik motxilan eraman nahi duzun liburu batean. Edizio honetan, gainera, EHUk aldez aurretik argitaratu zituen bi eredu ofizialak daude, erantzun iruzkindu berberekin.
Koaderno hau Creative Commons BY-SA 4.0 lizentziapean argitaratzen da: kopiatu, inprimatu, klasean banatu eta zeure bertsioak egin ditzakezu, bi baldintzarekin —nondik datorren aipatzea eta egiten duzuna askatasun berarekin argitaratzea—.
Barruan aipatzen diren filosofoen testuak beren egile eta itzultzaileenak dira, eta lizentzia honek ez ditu estaltzen. Liburu bizia da: ikasturtez ikasturte zuzentzen eta osatzen da.